Politika -
Katalunia
PPk bere abesti bat baimenik gabe erabili izana salatu du Macacok
Abeslariak iragarri du auzitara jo lezakeela. Hauteskunde ekitaldi batean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Macaco abeslariak PPren aurka egin du, hauteskunde ekitaldi batean bere abesti bat ("Seguiremos") erabili baitu, baimenik gabe. Auzitara jo lezakeela aurreratu du.
"PPk nire musika erabili du mitinetan, legez kanpo! Eta legeak ez gaitu babesten, oso tristea da! Ez dira bakarrak, beste hainbat alderdik ere berdin egin dute nire abestiekin, baimenik gabe; nazkatuta nago, suminduta", nabarmendu du, Facebooken.
Era berean, PPk erabili duen abestia minbizia duten umeen alde sortu zuela ere kritikatu du. "Iraina da niretzat eta emozioak batuz Osasun Publiko duin baten alde borroka egiten dugunontzat", salatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea