Politika -

Eztabaida Kongresuan

Oposizioak Konstituzionala erabili nahi izatea egotzi dio PPri

Oposizioko alderdi gehienek uste dute horrela Kataluniaren inguruko erabaki "deserosoak" saihestu nahi dituela. PPk erantzun du erakundeak indartu nahi dituela Masen "Estatu kolpea" galarazteko.

Diputatuen Kongresua. Argazkia: EiTB
Diputatuen Kongresua.
Auzitegi Konstituzionalaren erreforma onartuko da gaur

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioko taldeek gogor jo dute berriro PPk sustatutako Auzitegi Konstituzionalaren erreforma azkarraren kontra, ez delako beharrezkoa eta konstituzioaren kontra doalako, eta helburu bakarra Kataluniaren inguruan erabaki politiko "deserosoak" ez hartzeko Auzitegi Konstituzionala erabiltzea delako helburu bakarra.

Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak betetzen ez dituztenak zigortzeko erreforma azkarraren inguruko zuzenketak eztabaidatu dituzte gaur Kongresuan.

Proposamena aintzat hartzeko eztabaidan gertatu zen moduan, alderdi gehienek, Foro Asturiasek eta UPNk salbu, kritikatu egin dute erreforma, Konstituzioaren "kontrakoa" delako, eta Auzitegi Konstituzionalaren "izaera aldatzen" duelako, Gobernuaren funtzioak aitortuta.

Hala eta guztiz ere, PPk ukatu egin ditu kritika guztiak, erreformak erakundeak indartzen dituelako, Artur Mas Kataluniako presidenteak egin nahi duen "Estatu kolpe geldoa"ri aurre egiteko, Pedro Gomez de la Serna PPren bozeramaileak azaldu duenez.

Ignacio Sanchez Amor PSOEren diputatuak esan du Kataluniako presidentea dela erreforma horren "helburu bakarra". Gainera, independentisten "biktimismoa" indartu besterik ez duela egiten salatu du.

Uniori dagokionez, Montserrat Surrocak esan du "zentzugabekeria" dela erreforma, Auzitegi Konstituzionalaren funtzioak aldatzen dituelako eta PPren Gobernuak Kataluniako afera konpontzeko duen "lehiakortasun" eza uzten duelako agerian. Haren esanetan, PPren "akatsa" da "politikoak" diren gaietarako Justizia "erabiltzea".

Aitor Esteban EAJren bozeramaileak preseski Kataluniarentzat den lege bat egin izana leporatu dio PPri, eta auzitegia helburu "alderdikoiekin" erabili nahi duela.

Kongresutik bidali aurretik, Sabino Cuadra Amaiurren diputatuak esan du PPk "lege tranpatiekin eta manipulatutako auzitegiekin botoen bitartez lortu ez duena eskuratu" nahi duela.

ERCri dagokionez, Joan Tardak azpimarratu du "beste trikimailu bat, iruzur bat eta mehatxu bat" dela Kataluniako "prozesu demokratikoaren kontra", eta erreformarekin Mas presidenteaz gain Kataluniaren independentzia defendatzen duten guztien kontra jo nahi dutela uste du.

Bixente Serrano Geroa Bairen diputatuak zalantzan jarri du erreformaren konstituzionaltasuna, eta bere borondatea erakutsi nahi duen Kataluniako gizartea "kikildu" nahi duela adierazi du.

UPyDk ere erreforma kritikatu du, baina isunei egin die erreferentzia, eta zigor gogorragoak eskatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak