Politika -

Kontzertu Ekonomikoa

'Funtsa' zalantzan jarri barik Kupoa 'aldatzea' proposatu du Sanchezek

“Kontzertu Ekonomikoaren muinean sartuko ez” direla zehaztu du PSOEko idazkari nagusiak, Konstituzioak Euskadiri aitortzen dizkion eskubide historikoetan oinarritzen delako.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kupoa “aldatzea eta eguneratzea” beharrezkoa dela adierazi du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. Euskadik Espainiako finantziazio sistemari egiten dion ekarpena berriz aztertu behar dela uste du buruzagi sozialistak.

“Kontzertu Ekonomikoaren muinean sartuko ez” direla zehaztu du Sanchezek, Konstituzioak Euskadiri aitortzen dizkion eskubide historikoetan oinarritzen delako, baina Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari egiten dion ekarpena eguneratzea defendatu du. “Kupoa aldatu eta eguneratu behar da”, esan du buruzagi sozialistak SER irratian.

Kupoa Euskadik Administrazio zentralari urtero egiten dio ekarpena da, Estatuak EAEn garatzen dituen eskumenen truke, Eusko Jaurlaritzari transferitu ez dizkioten eskumenen truke, alegia.

Kataluniarentzako itun fiskal baten aurka

Bestalde, Kataluniarentzako itun fiskal berezirik babestuko ez duela adierazi du Sanchezek. Zentzu horretan, Konstituzioaren erreforma bat egitekotan, Kataluniari “aparteko mesederik” egitearen aurka dagoela ziurtatu du.

Kataluniak defizit fiskala duela onartu du Sanchezek, baina Andaluziak eta Valentziak bezalaxe. Arazo independentistaren konponbidea Euskadiren edo Nafarroaren antzeko erregimen espezifikoekin aurkituko ez dutela uste du PSOEko idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Kontzertu Ekonomikoa EAE albisteak Pedro Sánchez Eguneko albisteak