Politika -
Presoak
Fernando del Olmo ETAko presoa kartzelatik atera da
Almeriako presondegitik atera da 24 urteko zigorra bete ostean. Ukatu egin zioten Frantzian betetako espetxe urteak zenbatzea.
eitb.eus
Fernando del Olmo ETAko presoa Almeriako espetxetik atera da gaur 24 urteko zigorra bete ostean, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez.
Preso bilbotarra 1991n atxilotu zuten, eta 800 urtetik gorako kartzela-zigorra jaso zuen.
Parot doktrina ezerezean geratu ostean, ukatu egin zioten Frantzian betetako espetxe urteak zenbatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea