Politika -

Hispanitatearen Eguna

Espainiaren Jai Nazionala herritarrek erabakitzea eskatu du Podemosek

Espainiaren Jai Nazionala ospatzeko hainbat egun posible daudela iritzi dio Carolina Bescansak.

Carolina Bescansa Podemoseko kidea. EFE
Carolina Bescansa Podemoseko kidea. EFE
Carolina Bescansa Podemoseko kidea. EFE

AGENTZIAK | ERRA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Bescansa Podemoseko Zuzendaritzako kidearen esanetan, herritarrek aukera izan beharko lukete Espainiako Jai Nazionala noiz ospatu erabakitzeko.

Prentsaurreko batean, Bescansak adierazi du "errespetua" dutela jaiegun guztiekin, baina Jai Nazionala ospatzeko hainbat egun posible daudela iritzi dio, eta, hortaz, "zentzuzkoa" da parte-hartzea sustatzea.

Bestalde, Podemoseko kideak azaldu egin du Pablo Iglesias alderdiko burua zergatik ez zen joan errege-erreginen harrerara: "Gure ustez, patriotismoa ez da 800.000 euroko harrera batera joatea, politikariek eta Ibex 35eko buruek kanapeak jan dezaten, baizik eta herritarren interesak defendatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Albisteak