Politika -
Diputatuen Kongresua
PPk ez du gutxiengo soldataren igoera eskatuko, egoera ekonomikoagatik
Alderdi Popularrak esan du gutxiengo soldata ezin daitekeela igo, ekonomia “fase horretan” ez dagoelako eta igoerak “enpleguari kalte” egingo liokeelako.
agentziak | erredakzioa
Alderdi Popularrak baztertu egin du Espainiako Gobernuari lanbide arteko gutxiengo soldata igo dezala eskatzea, ekonomia “fase horretarako” prest ez dagoelako eta igoerak “enpleguari kalte” egingo liokeelako, bereziki enpresa txikei.
Carles Campuzano CDCko diputatuak gutxiengo soldata igotzea eskatu du Kongresuan egindako agerraldian. Espainiako Gobernuak gutxiengo soldata igotzeko unea iritsi dela nabarmendu du: “Aberastasuna hobeto banatzeko momentua da, gizartearen zati batek krisiaren ondorioak gehiago sufritu dituela kontutan hartuta”.
Campuzanok ohartarazi du, hauteskundeek deitzeko Gorteak desegiten direnean, adierazle hori berriro izoztuta geratzeko arriskua egongo dela.