Politika -

Urte judizialaren irekiera

Urkullu: 'Akordioa da autogobernuaren etorkizuna'

EAEko "erronka politikoa nazio sentimenduen artean topaketa espazioak identifikatzea" dela esan du lehendakariak.

Urte judizialaren irekiera ekitaldia. EFE
Urte judizialaren irekiera ekitaldia. EFE
Urte judizialaren irekiera ekitaldia. EFE

AGENTZIAK | ERRDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, autogobernuaren etorkizuna "akordioa, elkar aitortza eta aldebikotasuna? dira.

Agintariak urte judizialaren irekiera ekitaldian egin ditu adierazpenok. Bertan, "aldaketa aro berriek erantzukizuna eta konpromisoa" behar dituztela ohartarazi du. Gainera, aro horiek Konstituzioan aldaketa ere ekar ditzaketela gogorarazi du.

Horren esanetan, EAEko "erronka politikoa" da "nazio sentimenduen artean topaketa espazioak identifikatzea".

Urkulluk nabarmendu du euskal gizarte gehienak Estatututik sortutako erakunde guztiak babesten dituela, eta Kontzertu Ekonomikoaren alde ere badagoela, "ongizatea hobetzeko oinarria" baita.

Lehendakariak azaldu duenez, Euskadiren "berezitasunaren oinarria" eskubide historikoak Konstituzioan eta araudian sartu izana da, eta hori "itunen" bidez mantendu da.

Horregatik, autogobernuaren etorkizuna "akordioa, elkar aitortza eta aldebikotasuna berreskuratzea" dela azpimarratu du.

Bere hitzaldian, gobernuburuak Adrian Celaya epaile zena (atzo zendu zen) eta Jose Maria Lidon duela 14 urte ETAk hildako epailea ekarri ditu gogora.

Foruen defentsa egin du Rementeriak

Bestalde, Erkidegoetako justizia auzitegi nagusietako presidenteen aurrean, foruak defendatu ditu Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. ?Euskadiren eta Estatuaren arteko adostasuna lortzeko aktibo baliagarria dira?, adierazi du Rementeriak.

Rementeriak eta Ana Otaduy Batzar Nagusietako presidenteak Estatuko justizia auzitegien presidenteak hartu dituzte Gernikako Batzar-etxean.

Rementeriaren hitzetan, ?euskal foruen funtsak bizirik jarraitzen du?. ?Politikaren garai ilun hauetan akordioa eta egonkortasuna posible dira. Foruak aukera bat bezala ulertu ahal izatea espero dut, errespetuan eta akordioan oinarritutako garai politiko berri batean?, erantsi du.

Calparsorok Kontzertu Ekonomikoa defendatu du

Era berean, Kontzertu Ekonomikoak ?autogobernuaren ikur? bezala duen garrantzia azpimarratu du Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak.

?Lege-dekretu baten bidez, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidore deklaratu zituzten 1937an, eta Kontzertu Ekonomikoa kendu zieten. Balio sinboliko bat du, gure autogobernuaren muinean dagoelako?, gogorarazi du fiskalburuak.

Ciudadanosek Kupoa eguneratzeko eskatu du berriro

Alemaniak duen antzeko finantziazio sistema federala nahi duela esan du Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak. Riveraren ahotan, Europako markoan ?zentzu gutxi du erkidegoen finantziazio eredua erreformatzea edo Konstituzioa ukitzea eztabaida horri heldu gabe?.

?Gutxienez? Kupoa eguneratzea nahi dutela aurreratu du Ciudadanoseko buruzagiak. Kupoa EAEk egin beharko lukeen ekarpenaren azpitik (% 30-35) dagoela azaldu du Riverak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak