Itxi

2015/10/19

20:09

Politika

EAE-KO PP

Javier de Andres, Arabako PPko presidente

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alderdiaren lurralde zuzendaritzak aho batez izendatu du. Ana Salazar izango da idazkari nagusia.

  • Javier de Andres Arabako PPko presidentea. EiTB

    Javier de Andres Arabako PPko presidentea. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusi ohia lurralde horretako PPko presidente izendatu du alderdiaren lurralde zuzendaritzak.

Hori horrela, De Andresek Alfonso Alonsoren lekua hartu du, hori EAEko PPko presidente izendatu baitute. Arantza Quirogak dimisioa eman eta gero bihurtu da Alonso alderdiaren burua.

Alonsok berak proposatu zuen De Andres Arabako PPko presidente izateko, eta "alderdi barruko egitura sakon" ezagutzen duela nabarmendu du. "Balio segurua da", gaineratu du.

De Andres "ilusioz beterik" agertu da "erronka" honekin, eta Alonsok karguan "maila handia" erakutsi zuela adierazi du.

Lehen erabakia Ana Salazar Arabako PPko idazkari nagusi izendatzea izan da. 2011tik batzarkide da, eta 16 urtez zinegotzi izan da Koartangon.

De Andresek kargu berria hartu badu ere, PPren Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea ere izango da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;