Politika -

Katalunia

CUP: 'CDCren zamak Artur Mas presidentegai izatea baliogabetzen du'

CUPen iritzian, nabarmena da CDCren aurkako operazioak “helburu politikoak” dituela, baina balizko ustelkeria kasu hori Artur Mas Generalitateko presidente ez izateko arrazoi bat gehiago da.

CDCko diruzaina atxilotu eta egoitza miatu dute

0:48

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPek berretsi egin du ez duela Artur Mas Kataluniako presidente izatea babestuko. ?Ustelkeriaren zama gainean daraman alderdiaren presidentea izanik, prozesu independentistari kalte egin diezaioke?, esan du Alberto Botran CUPeko diputatuak, CDCren kontrako polizia-operazioaz galdetuta.

CUPen ustez, miaketa eta atxiloketa horien atzean ?helburu politikoak? daude, eta ez da kasualitatea CDCren aurkako operazioa orain egin izana. Are gehiago, ?zenbait komunikabidek atxiloketaren filtrazioa jaso dute, horren irudiak egongo zirela bermatzeko?, salatu du.

Hori guztia horrela izanda ere, Botranek adierazi du ezin daitekeela baztertu CDCk delituak egin izana, eta gogora ekarri du ikerketa ERCko zinegotzi batek jarritako salaketaren harira egiten ari direla, ez Fiskaltzak edo UDEFEk eskatuta.

?Gerra zikinak ezin du ustelkeria ezkutatu, baina ustelkeriak ere ezin du gerra zikina ezkutatu?, azaldu du.

Nolanahi ere, honek guztiak ez du CUPen eta Junts pel Sí hautagaitzaren arteko negoziazioan eraginik izango, erantsi du. ?Guk ez dugu gure hasierako jarrera aldatuko?, esan du.

Bere alderdiaren eta alderdikideen defentsa sutsua egin du beste behin Artur Mas Kataluniako jarduneko presidente eta CDCko buruzagi nagusiak. Ustelkeriarekin lotuta, Bartzelonako egoitza miatu dutela eta, haserre agertu da Mas: "Ehiza nagusia egiten ari dira gure aurka".

Parlamentu berria osatzeko dekretua sinatu ostean egindako agerraldian egin ditu adierazpenok Masek. CDC alderdiko kideek ustez legez kanpo jasotako komisioen inguruan zabaldutako ikerketaren harira azalpenak emateko prest agertu da berriro, eta horretaz datorren astean hitz egingo duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Ustezko ustelkeria politikoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas albisteak