Politika -
Kontzertu ekonomikoa
PPk Kontzertua ala PSOE aukeratzeko deia egin dio lehendakariari
De Andresek uste du "EAJk PSOE nahiago izateak" ez diola "mesede egiten Kontzertu Ekonomikoari".
agentziak | erredakzioa
Javier de Andres PPren Arabako presidenteak PSOEren Espainiako Gobernuaren eta Kontzertu ekonomikoaren arteko hautua egiteko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, sozialistek Kontzertua "suntsitu nahi dutelako Espainia federalaren proiektuarekin".
De Andresek Arabako 'popularren' presidente gisa egindako lehenengo ekitaldian ohartarazi duenez, Kontzertua "euskal herritarren eta espainiarren arteko lotura" da, eta PPk soilik du itun hori EAEn eta Kongresuan babesteko "benetako gaitasuna".
Gogorarazi duenez, euskal zerga eredurako, beharrezkoa da eskumen propioak kudeatzen jakitea, eta "Euskadin badugu esperientzia urtetako kudeaketaren ondorioz, baina beste leku batzuetan (Katalunia), ez".
Iñigo Urkulluk PP Espainiako Gobernutik kanpo nahi duela eta, De Andresek esan du "PSOE nahiago izateak" ez diola "mesede egiten Kontzertu Ekonomikoari".