Politika -

Pujoldarren kontrako operazioa

Catala: 'Ez dago inpunitaterik inorentzat, Pujol sendiarentzat ere ez'

Justiziak funtzionatu egiten duela erakusten du Pujol sendiaren kontra abiatutako polizia-operazioak, Espainiako Justizia ministroaren esanetan.

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroaren ustez, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren familiaren kontra abiatutako polizia operazioak argi erakusten du ez dagoela inpunitaterik inorentzat, ezta Pujol sendiarentzat eta, bereziki, gobernuan egon direnentzat.

"Argi eta garbi izan behar da ez dagoela inpunitaterik inorentzat eta, are gutxiago, gobernuak kudeatu dituztenentzat", esan du Cadena Ser irrati katean Pujol sendiaren etxebizitza eta enpresetan Poliziak egindako miaketen harira. Ildo horretan, azpimarratu du Espainian justiziak funtzionatu egiten duela erakusten duela polizia-operazio horrek.

Justiziaren "funtzionamendu arrunta"ren baitan kokatu du gaurko polizia-operazioa, eta beste pauso bat baino ez dela gaineratu du.

"Abian dauden prozesu judizialen segida baino ez da, eta, ondorioz, askotan esan izan dugun bezala, ikerketa prozesalaren, justiziaren eta erakundeen funtzionamendu arruntaren baitan kokatu behar da", adierazi du Catalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Espainiako Gobernua bideoak Pujol auzia Eguneko albisteak