Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Uriarte: 'ETAk autokritika egin behar du, baita ezker abertzaleak ere'

Dena dela, Donostiako gotzain emerituaren hitzetan, damutzea eta barkamena eskatzea 'zor moralak' dira, baina hori publikoki egin behar dela dioen giza legerik ez dago.

Juan Mari Uriarte, gaur, Radio Euskadin. EiTB.
Juan Mari Uriarte, gaur, Radio Euskadin. EiTB.
Juan Mari Uriarte, gaur, Radio Euskadin. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Uriarte Donostiako apezpiku emerituak, besteak beste, bakegintza izan du hizpide Radio Euskadin goizean egin dioten elkarrizketan. Horren hitzetan, ETAk autokritika egitea "ezinbestekoa" da bakebidean aurrera egiteko, baina "ezker abertzaleak egitea ere beharrezkoa da", urtetan "babestu" duelako talde armatuaren jarduna. Dena dela, Donostiako gotzain emerituaren hitzetan, damutzea eta barkamena eskatzea 'zor moralak' dira, baina hori publikoki egin behar dela dioen giza legerik ez dago.

Autokritika egitea "balio handiko aitorpena" da, Uriarteren irudikoz, jarrera, iritzi eta jokabide jakin batzuk gaitzesten direlako eta iraganaren irakurketa kritikoa egiten delako. Horrela, egindako akatsak etorkizunean ez errepikatzeko konpromisoa hartzen dela gaineratu du.

Gotzain emerituaren iritzian, mina bidegabe eragin denean, damutzea eta barkamena eskatzea modu naturalean egin behar da, kontzientziak eskatuta.

Talde eta eragile guztiek erabili beharko lukete diskurtso autokritikoa, Uriarteren esanetan. "Denok egiten ditugu akatsak eta denok eragiten dugu mina", gaineratu du. Horren aburuz, ezker abertzaleak autokritika egiteak beste talde askok ere gauza bera egiteko bidea irekiko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika ETA Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin Eliza Katolikoa albisteak