Politika -

KATALUNIA

'Konstituzionalera joko dugu, Parlamentak adierazpena onartu orduko'

Soraya Saenz de Santamariak iragarri duenez, Estatuko zerbitzu juridikoak gaia eskuartean dute, eta aurkeztuko duten helegitea prestatzen ari dira, betiere, 'erabateko segurtasuna' bermatuz.

Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako presidenteordea, gaur. EFE.
Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako presidenteordea, gaur. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak eta bozeramaileak iragarri duenez, Junts pel Sik eta CUPek asteon adostutako adierazpen independentista Kataluniako Parlamentuan onartu orduko, Auzitegi Konstituzionalera joko dute, adierazpena bertan behera uzteko eskatuz.

Espainiako Gobernuak emango dituen urratsei buruz galdetuta, bozeramaileak esan du Konstituzioaren 161. artikuluari helduko diotela ezer baino lehen, independentziaren aldeko adierazpena onartzen bada.

Halaber, hainbat talde, dagoeneko, adierazpenaren aurkako proposamenak eta neurriak aurkezten hasi direla jakinarazi du Saenz de Santamariak. Estatuko zerbitzu juridikoek ere gaia eskuartean dutela, eta aurkeztuko duten helegitea prestatzen ari direla gaineratu du, betiere, "segurtasuna eta ziurtasuna" bermatuz.

Presidenteordearen hitzetan, Abokatutzak jada egin duen txostena "oso erabakigarria" da, eta hori oinarri hartuta, helegitea prestatuko dute. "Gainera, adierazpena onartzen bada, berehala aurkeztuko dugu helegitea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia