Politika -
Ekitaldia Bilbon
'Garaile eta garaituen egia historikoa' inposatzea eskatu du Diazek
'Garaile eta garaituez' hitz egitearen beharra azpimarratu du Barne ministroak, ETAren lau biktimari hil ondorengo Gurutze Handia emateko Bilbon egin den ekitaldian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Garaile eta garaituez hitz egitea" beharrezkoa da ETAren indarkeria egon den hamarkadatan gertaturikoari buruzko "egia historikoa inposatzeko", Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren esanetan.
Barne ministroak domnak eman dizkie, gaur, Bilbon, ETAren Euskadiko biktima batzuei. Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen gisa horretako lehen ekitaldia izan da gaurkoa eta bertan izan dira, Barne ministroaz gain, Alfonso Alonso Osasun ministroa, Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea eta Florencio Dominguez Terrorismoaren Biktimen Memorialeko zuzendaria.
Hil ondorengo Gurutze Handia eman diete ETAren lau biktmaren senideei, zehazki, Anai Isabel Arostegiren (ETAk tiroz hil zuen 2001ean Besainen, Jorge Diezen (Fernando Buesarekin batera hil zuen ETAk 2000. urtean Gasteizen), Isaias Carrascoren (2008an eraila) eta Eduardo Puellesen senideei (2009an eraila).
Halaber, ETAren atentatuak pairatu edota ETAren helburu izan ziren beste 25 pertsonari terrorismoaren biktima izaera aitortzeko mandatua egin dute.
Terrorismoari aurre egingo dion "kontranarratiba" bat eraiki behar da, anbiguotasuna eta justifikazioak lurperatzeko", gaineratu du.
"Hildakoak ahazten dituen herriak ez dauka ez etorkizunik eta ezta itxaropenik ere. Beti gogoan izango ditugu biktimak", aldarrikatu du.
Garaile eta garaituen egia historikoa inposatzea eskatu du Diazek.