Politika -

Katalunia

Ciutadans, PSC eta PPk berehalako babesa eskatu dio Konstituzionalari

Ciutadansen eta PPren helegiteek Parlamentuaren osoko bilkura bertan behera eskatzen dute, hain zuzen ere.

Arrimadas, Iceta eta Albiol, Konstituzionalean. EFE
Bi helegite aurkeztu dituzte Konstituzionalean PSC, C's eta PPk

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ines Arrimadas Ciutadansen buruak; Miquel Iceta, PSNrenak; eta Xavier Garcia Albiol, PPCrenak, Auzitegi Konstituzionalaren berehala babesa eskatu dute gaur, Kataluniako Parlamentuak ez dezan Junts pel Sik eta CUPek adostutako proposamena bozkatu.

Ciutadansen eta PPren helegiteek Parlamentuaren osoko bilkura bertan behera geratzea eskatzen dute, hain zuzen ere.

Alderdiek nork bere aldetik aurkeztu dute helegitea, Parlamentuko Mahaiak Junts pel Siren eta CUPen proposamena aintzat hartu izanaren kontra, Auzitegi Konstituzionalak datorren astean egingo den osoko bilkura galaraz dezan.

Ines Arrimadas Ciutadansen buruzagiak kazetarien aurrean esan du mozioak ordena demokratikoa urratzen duela, eta gustura agertu da hiru indar elkarlanean ari direla ikusita.

"Gaur maila eman dugu", berretsi du Arrimadasek, independentismoaren kontrako elkarlanaren lehen urratsa besterik ez izatea espero duela adierazi aurretik.

Xavier Garcia-Albiol PPCren presidenteak esan du gaurkoa egun "tristea" dela Kataluniarentzat, hiru alderdi politikok Konstituzionalera jo behar izan dutelako "tirania ekintza baten aurrean babesteko". Hala ere, begi onez jo du PSCren eta Ciutadansen babesa.

"Ez da subiranotasun prozesua, baizik eta tirania onartezina", azpimarratu du Garcia-Albiolek.

Miquel Iceta PSCren bozeramaileak azpimarratu du Espainiako Gobernuak "ondoan" izango dituela, kataluniarren "eskubideen zapalketa"tzat jo duen hori geldiarazteko.

Independentziaren aldeko ebazpena

Kataluniako Parlamentuak onartu egin zuen atzo independentziaren aldeko ebazpena izapidetzea, Ganberako Mahaiak errefusatu egin baitzuen ekimen hori ez eztabaidatzeko Ciudadanosek eta PSCk egindako eskaerak.

Ebazpen independentista Junts pel Si koalizioak eta CUPek adostu dute, eta baliteke hilaren 9an bozkatzea.

Egun horretan bertan hastekoa da Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura saioa, baina baliteke independentziaren aldeko ebazpena lehenago bozkatzea, CUPek eskatu bezala.

Junts pel Sik eta CUPek adostutako ebazpenean, irailaren 27ko hauteskundeen "agindu demokratikoak" independentziarako prozesua bermatu zuela jaso dute, eta Auzitegi Konstituzionalaren balizko erabakien menpe ez egoteko deia egin dute, epaitegi hori "deslegitimatuta" dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gaurko azken ordukoa