Politika -

Nafarroa

Ana Lujan, Senaturako zerrenda bateratuaren Geroa Bairen hautagaia

Tuterako Argia ikastolako zuzendari ohia izango da Aldaketa hautagaitzaren zerrendaburua, Patxi Zamora (EH Bildu) eta Iñaki Bernal (I-E).

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Baik Ana Lujan Fontellas-Tuterako Argia ikastolako zuzendari ohia proposatu du aldaketaren aldeko lau talde nafarrek Senaturako aurkeztuko duten zerrenda bateratuaren hautagaitzarako, gaur Diario de Noticias de Navarra egunkariak aurreratu duenez.

Senaturako hautagaitza bateratuaren beste bi izenak ezagunak ziren. EH Bilduk Patxi Zamora Kontuz! elkarteko bozeramaile ohia proposatu zuen, eta I-Ek Iñaki Bernal. Lujan izango da zerrendaburua.

46 urteko tutera hau oso ezaguna da Erriberan (Anika ezizenagatik batez ere). Azken zazpi urtetan Argia ikastolako zuzendaria izan da.

Geroa Baik, EH Bilduk, I-Ek eta Podemos Nafarroak babestuko Senaturako hautagaitzak Aldaketa izena izango du, eta gaur arratsaldean aurkeztuko dute, Iruñean.

Hautagai elkarte gisa aurkeztuko direnez, 5.052 sinadura bildu beharko dituzte lau alderdiek, azaroaren 16a baino lehen. Gaurtik hasita, sinadurok batzeko mahaiak paratuko dituzte Nafarroako herrietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Geroa Bai Hauteskunde orokorrak Espainian EH Bildu Izquierda-Ezkerra