Politika -

Aurrekontuak

PSE EH Bildurekin harremanetan jarriko da bilera bat egitea aztertzeko

Jose Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarkideak zehaztu duenez, EH Bildurekin harremanetan jarriko dira aurrekontuez hitz egiteko bilera bat egin edo ez aztertzeko.

pastor pse

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarkideak adierazi duenez, datorren astean EH Bildurekin harremanetan jarriko dira Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuez eztabaidatzeko bilera bat egin edo ez erabakitzeko.

EH Bilduren talde parlamentarioak PSE-EErekin 2016ko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua aldatzen saiatuko dela iragarri zuen atzo, "EAJrekin akordioa lortzen saiatzea denbora galtzea" delako.

Pastorrek EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP alderdietako legebiltzarkideekin batera larunbatero parte hartzen duen 'El Parlamento de las ondas' Radio Euskadiko saioan adierazi duenez, oraingoz ez dute bi taldeen arteko bilerarik adostu. Horregatik, EH Bilduk bileraren berri eman izana kritikatu du. Talde guztiekin hitz egiteko prest daudela esan du Pastorrek, "baina eraikitzeko bada, ez komunikabideek lerro handiak idazteko bada".  Bilerak egiteko, elkarren artean konfiantza eta diskrezioa izan behar direla gaineratu du. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Jaurlaritzarekin negoziazio bidea irekita dutenez, EH Bildurekin hitz egiteko asmorik ez zutela iragarri eta gero datoz Pastorren adierazpenak.

EH Bildutik bestalde, Oskar Matutek azaldu duenenez, euren asmoa Legebiltzarrak agindu eta Jaurlaritzaren aurrekontuek jasotzen ez dituzten gaiak gaineratzea da, eta horregatik zuzendu dira PSE-EE alderdiarengana.

Laura Garrido popularrak berriz, "itxurakerietan" aritzea leporatu dio EAJri, sozialistekin akordioa itxita dutela esan duelako. Josune Gorospe EAJko ordezkariak ukatu egin du hori, eta PSE-EErekin negoziatzen ari direla nabarmendu du, "aurrekontuak onartzeko aukerak %99koak" direla zehaztuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE albisteak Aurrekontu Publikoak 2024