Politika -
Elkarrizketa
Urkullu: 'Ez dago Kataluniaren eta Estatuaren arteko talkarik'
Kataluniako Parlamentuak adierazpena gaur onartu arren, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak negoziatzeko 18 hilabeteko epea izango dutela gogorarazi du lehendakariak.
Eriz Lotina | eitb.eus
Kataluniako Parlamentuak independentziaren aldeko adierazpena gaur onartu arren, Generalitatearen eta Estatuaren arteko ?talkarik? ez dela oraindik gertatuko nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak.
Zentzu horretan, Kataluniako Exekutiboak eta Espainiako Gobernuak negoziatzeko 18 hilabeteko epea izango dutela gogorarazi du lehendakariak Euskadi Irratian. ?Bide luzea dute aurretik?, erantsi du EAEko buruzagiak.
Lehendakariaren hitzetan, ?negoziazioa, ez dago beste biderik?. Eusko Legebiltzarrean antzeko adierazpen edo ebazpenak onartu dituztela gogorarazi du Urkulluk. Hala, 1990ean autodeterminazio eta erabakitzeko eskubidearen alde onartutako adierazpena, Estatutu Politiko Berria eta Konstituzionalak baliogabe utzi zuen Kontsulta Legea nabarmendu ditu agintariak.
Hauteskundeak irabazi ondoren, Artur Mas Generalitateko presidenteak ?integrazioa, barne kohesioa eta akordioa? behar direla azpimarratu zituela goraipatu du Urkulluk. Horrela, aurrerantzean ?egunero? lan egin beharko dutela zehaztu du lehendakariak. ?Elkarrizketa eta solasaldi luze bat dute aurretik?, esan du.
Estatu eredua
?Espainiako Estatuak ezin dio Kataluniako edo Euskadiko egoerari horrela eutsi hauteskundeen ostean?, kritikatu du. ?Espainiak arazo bat eta bakarra du: estatu eredua?, azaldu du. ?Hori hauteskundeen ostean nahitaez jorratu beharko du?, gaineratu du.
Hala ere, gaurkoa adierazpen ?oso garrantzitsua? dela onartu du Urkulluk. ?18 hilabeteko epea zabaltzen da Estatuarekin negoziatzeko?, esan du berriro. ?Independentzia ez da egun batetik bestera etorriko?, erantsi du.
EAEn antzeko prozesu bat hasteko aukeraren inguruan, ?guk beste herri zentzu bat dugu, Kontzertu Ekonomikoa dugu, eta autogobernu propio bat; gure nortasun propioa, gure errealitate propioa dugu, baina Kataluniakoa ez da ameskeria?, azpimarratu du.
Lehendakariak ukatu egin du antzeko prozesu bat martxan jartzeko ?borondate falta? egotea, eta Legebiltzarreko batzordea lanean ari dela azaldu du. Egutegia ?lantaldeak finkatu du, ez lehendakariak?, esan du EAEko buruzagiak. Azkenik, EH Bilduren jarrera eta Kontsulta Legea kritikatu ditu Urkulluk: ?Proposamenak ez du biderik?.