Politika -

Barometroa

Kataluniarrak zatituta, balizko independentziaren aurrean

% 47,8a kontra dago, alde daudenak baino puntu bat gehiago. Junst pel Sik irabaziko lituzke berriro hauteskundeak, eta CUPek eserleku gehiago lortuko lituzke.

Argazkia: Efe
Argazkia: Efe
CUPek gora inkestetan, 14-16 eserleku lortuta

1:51

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniarren % 47,8 Kataluniaren independentziaren kontra dago, alde daudenak baino % 1 gehiago, Generalitatearen Iritzi Ikerketarako Zentroak kaleratu duen azken barometroaren arabera.

Irailaren 27ko hauteskundeen ostean egindako 2.000 inkestatan oinarritutako txostenean agertzen denez, independentziaren aldekoen gorakada izan da, aurreko barometroan % 50 zegoelako kontra, eta % 42,9, alde.

Dena dela, datu kontraesankorrak eman ditu txostenak, zeren Katalunia zer izan beharko litzatekeen galdetuz gero, % 41,1ek erantzun du Estatu independente izan behar duela; % 22,2k, Espainia federal baten barruko estatu izan behar duela; eta % 27,4k, autonomia erkidego izaten jarraitu behar duela.

Junts pel Sik irabaziko luke berriro

Junts pel Sik irabaziko lituzke berriro hauteskundeak, 61-63 eserlekurekin, eta CUPek 14-16 lortuko lituzke (orain 10 ditu). Ciutadansek oposizioko lehenengo indar gisa jarraituko luke, 24.26 ordezkarirekin.

Parte-hartzea % 70ekoa izanda, independentismoak handitu egingo luke gaur egun Parlamentuan duen gehiengoa. CUP hirugarren indarra izango litzateke, Junts pel Siren eta Ciutadansen atzetik, eta gero etorriko lirateke PSC (14-15), SiQueEsPot (10-12) eta PPC (8-10).

CUPen buruak onenak

Anna Gabriel eta Antonio Baños CUPen Parlamentuko ordezkari nagusi berriak dira herritarren nota onena jaso dutenak.

Baloratu dituzten 12 politikarietako hiruk bakarrik gainditu dute azterketa: Gabriel (5,82), Baños (5,6) eta Oriol Junqueras ERCren presidentea (5,38).

Masek 4,22ko batez besteko nota lortu du, Lluis Rabell (4,4) Catalunya Si que es Poteko buruaren atzetik.

Miquel Iceta PSCren burua (4,13); Ines Arrimadas, Ciudadanosena (3,14); eta Xavier Garcia Albiol, PPrena (2,06), ere ez dira 5era iritsi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Eguneko albisteak