Politika -

Barne Ministerioan

Ertzaintza, terrorismoaren aurkako batzordean lehen aldiz

Beltran de Herediak uste du hori dela lan egiteko bidea.

Espainiak elkarlana eskatu dio Ertzaintzari

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak, Kataluniako Esquadra Mossoekin batera, lehen aldiz esku hartu gaur mehatxu terrorista balioesteko batzordean.

Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak positibotzat jo du Ertzaintzak eta Kataluniako Esquadra Mossoak terrorismoaren kontrako alerta neurtzeko mahaian egotea. Horren esanetan, "ona da Estatuko Segurtasun Indar guztiek jihadismoaren aurkako fronte bateratu bat egitea". Gainera, "Euskadin ez dago jomuga zehatz bat", horren esanetan, baina arriskua orokorra da, eta Euskal Autonomia Erkidegoa "Frantziatik gertu dago".

Hedabideei egindako adierazpenetan, sailburuak mintzagai izan du Barne Ministerioan terrorismoaren kontrako mahaiaren bileran Ertzaintza ere egon izana. Horren ustez, hori da jarraitu beharreko bidea. "Ez da ulergarria herritarren segurtasunaren ardura dutenek batera lan ez egitea", gaineratu du.

Gobernuko presidenteak izan duen jarrera aldaketari buruz ere galdetu diote. Rajoy lehendakariarekin harremanetan jarri da, eta hori "terrorismoari aurre egiteko? estrategia berri baten hasiera izan daitekeen galdetu diote kazetariek. Herediak, ordea, erabakia noiz etorri den nabarmendu du. "Legegintzaldi baten amaieraren hasiera da hori", esan du.

Beltran de Herediak azpimarratu du uztailaren 26tik Euskadi laugarren alerta-mailan dagoela; ondorioz, "segurtasuna indartu eta areagotu du", batez ere pertsonak dabiltzan guneetan. Horrez gain, nahiz eta mugetako zaintza ez dagokion Ertzaintzari, Hendaiako zentroan agenteak dituela gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Jihadismoa Gaurko azken ordukoa