Politika -

EPAIKETA AUZITEGI NAZIONALEAN

Barrena: 'Rubalkabak nerekin zuzeneko harremana izatea eskatu zuen'

Auzipetuen aulkian eseri da, gaur, Sortuko bozeramailea, Auzitegi Nazionalean, eta bertan deklaratu duenez, Rubalkabak, Barne ministro zenean, berarekin zuzeneko komunikazioa izatea eskatu zuen.

Pernando Barrena, gaur, Auzitegi Nazionalean. EiTB.
ETAko kidea izatea ukatu du Pernando Barrenak

2:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozemaileak, Auzitegi Nazionalean, gaur, deklaratu duenez, Alfredo Perez Rubalcaba sozialistak, Barne ministro zenean, berarekin "zuzeneko harremana" izatea eskatu zuen.

Auzitegi Nazionalean atzo abiatu zen Batasuna, EHAK eta ANV legez kanporatutako alderdien aurkako epaiketa: 35 lagun daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskaltzak 10 urteko espetxe-zigorra eskatuko du haien kontra.

Aurrerapena

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Epaiketak bideoak