Politika -

Kontsulten bigarren txanda

80 udalerrik Kataluniaren independentziaren inguruan bozkatuko dute

Momentuz egindako kontsultetan baiezko botoak nagusi izan dira, nahiz eta soilik biztanleriaren zati bat bozkatu duen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 80 udalerrik parte hartuko dute Kataluniako independentziaren inguruko kontsultetan. 16 urtetik gorako 300.000 lagunek dute parte hartzeko eskubidea, 128 hauteslekuetan banatutako 257 mahaietan. Emaitzak 22:00etan ezagutzera ematea espero da.

Honakoan, kontsultak udalerri txikietan egingo dira, nahiz eta 10.000 biztanletik gorako hainbat udalerritako biztanleak ere independentziaren inguruan mintzatuko dira, Caldes de Montbui, Sant Quirze del Valls, Vilassar de Mar, Molins de Rei, (Bartzelona), El Vendrell (Tarragona), Palafrugell eta Palamos (Girona).

Kontsulta honen ostean beste bi egingo dituzte datozen apirilaren 25ean eta ekainaren 20an. Lleida eta Girona bezalako probintzia hiriburuetan egingo dituzte, hain zuzen ere.

Momentuz egindako kontsultetan baiezko botoak nagusi izan dira, nahiz eta soilik biztanleriaren zati bat bozkatu duen.

Joan den irailaren 13an Arenys de Munten egindako kontsultan baiezkoak ia % 100ko emaitza izan zuen, baina parte hartzea % 41koa izan zen.

Gaurko ihardunaldiaren ostean, ia milioi bat katalan baino gehiagok autodeterminazioaren alde egiteko aukera izanen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea