Politika -

PSEren bilera Santurtzin

EAJ "ezinegonezko identitatera lotuta dago", dio Pastorrek (PSE)

PSE-EEko bozeramalearen arabera, herritarrak "eguneroko benetako arazoekin" daude kezkatuta, baina ez identitatearen arazoekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaleak adierazi duenez, EAJ "bere identitate ezinegonera lotuta dago" oraindik eta ez du ulertzen euskal herritarrei ez zaiela identitateari buruzko diskurtsoak interesatzen. Pastorren ustez, euskaldunak "eguneroko benetako arazoekin" daude kezkatuta.

Santurtzin (Bizkaia) alderdiko kideekin egin duten bileran agintari sozialistak Eusko Jaurlaritzak egindako lana goraipatu du "euskaldun gehienen mesedean", eta Lopezek "gobernu nazionalistak hamar urtetan baino akordio gehiago hamar hilabetetan" egitea lortu duela adieraazi du.

Pastorren arabera, EAJk "duela urtebete ezkutatzen zuen" hauteskunde programa "agerian" jarri da. "Orain argi ikusi dezakegu kudeaketari buruz hitz egiten zutenean kontsulta zutela bruruan; krisia ukatzen zutenean indar nazionalisten bilketan pentsatzen zutela", adierazi du Pastorrek.

PSE-EEko bozeramaleak adierazi duenez, EAJk "euskaldunen banaketa" bilatzen du, "identitateen artean liskarra" sortu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea