Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Mendiak dio ETA inoizko "egoera txarrenean" dagoela

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea gustura agertu da ETAren alor militarreko ustezko buruzagia atxilotu dutelako. Bestalde, ezker abertzaleak "ezer berririk ez" duela esan uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea gustura agertu da ETAren alor militarreko ustezko buruzagia, Ibon Gogeaskoetxea, eta ETAko beste bi ustezko kide atxilotu dituztelako Frantziako Estatuan. Era berean, ETA "inoizko egoera txarrenean" dagoela azpimarratu du.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Mendiak "atxiloketa asko izan direla eta terroristek erakundean gero eta denbora gutxiago ematen dutela" ospatu du.

Ezker abertzalea

Eusko Jaurlaritzako bozeramialeak ''Zutik Euskal Herria'' txostena, ezker abertzalearen barne gogoetako ondorioak agertzen dira bertan, izan du hizpide eta "ezer berririk ez" duela esaten adierazi du.

Idoia Mendiak onartu egin du ezker abertzalearen baitan eztabaida izan dela, baina berretsi du "duela hamar urteko txostenetan, gauza berriagoak" esaten zituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea