Politika -

ETAren kontrako operazioa

Jose Lorenzo Ayestaran da atxilotutako hirugarren laguna

Albiste-agentziek terrorismoaren kontrako borrokaren iturriak aipatuta zabaldu dutenez, ETAko kide beteranoa da eta Venezuelan hainbat urte egin zituen errefuxiatuta. 52 urte ditu eta Lezon jaio zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Gogeaskoetxea ETAko ustezko buruzagiarekin eta Beñat Aginagalderekin batera atzo atxilotutako hirugarren laguna Jose Lorenzo Ayestaran Legorburu dela zabaldu dute agentziek terrorismoaren kontrako borrokaren iturriak aipatuta.

Jose Lorenzo Ayestaran Lezon jaio zen duela 52 urte. 1977. urtean onartutako Amnistiaren Legearen ondotik atera zen espetxetik eta ustez hainbat atentatutan parte hartu ostean Hegoamerikara egin zuen ihes.

ETAko kide beterano hau hainbat urtez bizi izan zen Venezuelan eta erakunde armatuan berriro jarduteko itzuli zela uste du Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea