Politika -
Gobernu Kontseiluaren ostean
Mendiak "inoren bitartekaritzarik ez" dela behar erantzun dio EAJri
Jaurlaritzaren bozeramaileak "zuhurtzia handia" eskatu du, zeren Venezuelaren kontrako salaketa "oso larria" da. Nazioarteko harremanen garrantzia azpimarratu du ETAren kontrako "hesia estutzeko".
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak autogobernuaren marko berri bat eratzeko alderdien eztabaidarako atzerriko bitartekari bat erabiltzeko EAJk egin zuen proposamenaren harira adierazi duenez, ez da "inoren bitartekaritzarik behar" eta gai hori ez da Jaurlaritzaren "lehentasuna".
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, EAJk "autogobernu estatus berria" izateako egindako proposamena izan du hizpide.
Mendiak jeltzaleei erantzun die Jaurlaritzak estatutua betearaztea eta transferitzeke dauden eskumenak lortzea duela helburu legegintzaldi honetan.
Venezuelaren kontrako salaketa
Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Venezuelari ETAren eta FARCen arteko harremanetan lagundu izana leporatzea "oso larria" dela, eta "egiaztatuko balitz, oso auzi larriaren aurrean" egongo litzatekeela. Hori dela eta, "zuhurtzia handia" eskatu du, "nazioarteko harremanetaz" ari direlako.
Era berean, Mendiak ohartarazi du "indartu" egin behar direla nazioarteko harremanak ETAren kontrako "hesia estutzeko", dauden lekuan egonda ere.