Politika -
Terrorismoaren biktimak
750.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak kartelak kentzeko
Biztanleen arabera, 10.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-laguntzak jasoko dituzte udalek.
Erredakzioa
Terrorismoaren biktimen duintasunari min egiten dien pintadak, kartelak, argazkiak eta pintadak Euskadiko kaleetatik kentzeko 750.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Udalek biztanle kopuruen arabera jasoko dituzte diru-laguntzak, 10.000 eta 40.000 euro bitartean, Eusko Jaurlaritzak astearteroko Gobernu Bileran onartu duenez.
Pintadak, kartelak, pankartak eta abar garbitzeko edo kentzeko diru-laguntzak ematea ezartzen duen Agindua Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa Egiteko Legean oinarritzen da.
Herrizaingo Sailak eta Eudel Euskal Udalerrien Elkarteak akordioa sinatu zuten iaz EAEko udalek lan horretan esku har dezaten. 2010ean 750.000 euroko dirul-aguntza ekonomikoa izango dute eta Terrorismoaren Biktimak Artatzeko Zuzendaritzak koordinatuko ditu laguntzok.
Udalerriek biztanleen araberako diru-laguntzak jasoko dituzte; 10.000 euro 5.000 biztanletik beherakoek eta 40.000 euro 50.000 biztanletik gorakoek. Diru-laguntzak jaso nahi dituzten udalek Terrorismoaren biktimak Artatzeko Zuzendaritzari bidali behar diote eskaera.