Politika -
Auzitegi Nazionala
Venezuelako Parlamentuak Eloy Velascoren autoa gaitzesi egingo du
Auto horretan, epaileak Venezuelaren Gobernua ETA eta FARCekin erlazionatu zituen. "Arduragabetzat" jo du epailearen autoa Daza diputatuak.
Erredakzioa
Venezuelako Parlamentuko Kanpo-arazoetarako batzordeak Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak igorritako autoa gaitzesi egingo du.
Auto horretan, epaileak Venezuelaren Gobernua ETA eta FARCekin erlazionatu zituen.
Roy Daza batzordeko presidenteak gaur adierazi duenez, epaileak eman dituen argudioak "arduragabeak" dira. "Gaia aztertu, eta, seguruenik, ohar bat argitaratuko dugu", gaineratu du.
Bere ustez, autoa egin aurretik Venezuelako agintariekin hitz egitea zen bide "zentzudunena", ETA eta FARCekin Gobernuak izan zitekeen erlazioa argitzeko. "Epaileak Felipe Gonzalezi azalpenak eskatu behar dizkio aurrenezko", gaineratu du.
"Nik ez dakit hiritar horiek ETAko kideak diren edo ez, ezin dut esan talde armatu bateko kideak direnik", azpimarratu du, Venezuelan bizi diren ETAko ustezko kideei buruz.
Horrez gain, gai honetan "Jose Maria Aznar" presidente ohia "sartuta" dagoela esan du.