Politika -

Ezker abertzalea

Otegi "mendeku gisa" zigortu dutela uste du Txelui Morenok

Otegiren "lidergoa eta karisma ukaezinak" direla uste du ezker abertzaleko ordezkariak, eta hain justu horregatik "Justiziak berarekin obsesioa" duela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak "buruzagitza eta karisma" dituela eta horregatik Justiziak haren aurkako mendekua hartu duela uste du Txelui Moreno ezker abertzaleko ordezkariak. Morenok Nelson Mandela eta Gerry Adams buruzagiekin alderatu du Otegi.

Ezker abertzalean ematen diren mugimenduen lehen lerroan izango dira, Morenoren aburuz, bai Otegi zein espetxeratutako ezker abertzaleko gainerako ordezkariak ere. Halaber, "Euskal Herriaren aitortzaren garra" hiltzea utziko ez dutela eta "jende gazteagoak" lekukoa hartuko duela gaineratu du.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Morenok adierazi duenez, "ezin dira ukatu Otegiren lidergoa eta karisma," eta hain justu, horregatik hartu du "Justiziak mendekua berarekin", esan du.

Otegi bezalako pertsonak "garrantzitsuak" badira ere, herri honek "beste lider batzuk nabarmentzen jakin duela uste du Morenok.Arnaldo Otegiri bi urteko espetxe zigorra eta 16 urtez kargu publikoan jarduteko debekua ezarri dio Auzitegi Nazionalak, Jose Mari Sagardui ''Gatza'' presoaren aldeko ekitaldi batean terrorismoa goratzea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea