Politika -
48 ordu geroago
Ardanzak onera egin du eta gela batera eramango dute
Galdakaoko Ospitaleak lehendakariaren azken parte medikoaren berri eman du. Asteazkenean bihotzekoa izan zuenetik, Zainketa intentsiboetarako Unitatean zegoen Ardanza.
Erredakzioa
Jose Antonio Ardanza lehendakariak eta Euskalteleko presidenteak onera egin du bihotzekoa izan eta 48 ordutara, eta Zainketa intentsiboetarako Unitatetik gela batera eramango dute gaur, Galdakaoko Ospitaleko parte medikoaren arabera.
Bizkaiko Gautegiz-Arteagako Kanala auzoko bere etxean bihotzekoa izan ostean, asteazken goizean ospitaleratu zuten Ardanza.
Hasiera batean, medikuek kateterismo bat egin zioten eta ondoren, behaketan izan zuten Zainketa intentsiboetarako Unitatean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea