Politika -

Egoitzaren irekiera

Galdos, "frente espainolistaren" aurrean aliantzak indartu nahian

Hamaikabateko presidenteak alderdiaren lehenengo egoitzaren irekieran parte hartu du eta " Europan Euskal Herri aske bat lortu nahi dugunon" estrategiak indartzearen alde agertu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak alderdi nazionalisten aliantzak indartzearen alde agertu da "PSEk eta PPk osatzen duten frente espainolistari" aurre egiteko.

Bilbon, EAtik banandu zen alderdiaren lehenengo egoitzari irekiera ospatu dute. Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak ekitaldian adierazi duenez, azken hilabeteetako gertakizunek "arrazoia eman diote" bere garaian alderdi berri hau martxan jartzea erabaki zutenei, "politika egiteko era berriak hain beharrezkoak dituen nazionalismo historikoaren pizgarri gisa".

Galdosen ustez, "bistakoa" da "PPk eta PSOEk sortutako frente espainolista botere instituzional handiagoa lortzeko gurutzadarekin jarraituko" dutela.

Horregatik, azpimarratu du, "Europan Euskal Herri aske bat lortu nahi dugunok gure estrategia eta aliantzak indartzea beharrezkoa da".

ETArengandik aldentzeko ezker abertzaleak egin dituen mugimenduen inguruan, Galdosek adierazi duenez, "urratsak ematen ari direla ukatzea ergelena da".

Hamaikabateko presidenteak argi utzi du "gure ustez, legezko eta bidezkoa da ezker abertzalea normaltasunez hurrengo hauteskundeetara aurkeztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea