Politika -

Bartzelonan

Urkulluren eta Masen bilera, hauteskundeen emaitzak aztertzeko

Maiatzaren 30ean bildu ziren azken aldiz, egoera politikoari buruz hitz egiteko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Artur Mas Kataluniako Generalitateko jarduneko presidentea Bartzelonan bilera dute gaur, abenduak 26, Camp Nou futbol zelaian jokatu den Katalunia-Euskal Selekzioa partidaren ondoren.

Joan den abenduaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorren emaitzen ondorioz Estatuan ireki den egoera politiko berria aztertzeko baliatuko dute topaketa bi agintariek. Hain zuzen, bihar bertan, CUPeko Biltzar Nazionalak Artur Mas Generalitateko presidente izendatzea babestu edo baztertu beharko du, Katalunian hauteskundeak egin zirenetik hiru hilabete igaro direnean.

Bilera egin aurretik, bi agintariak Camp Nou futbol zelaiko palkoan izan dira, Kataluniaren eta Euskal Selekzioaren arteko partida ikusteko. Urkullu eta Mas maiatzaren 30ean bildu ziren azken aldiz egoera politikoari buruz hitz egiteko, Bartzelonak eta Athletic clubek Camp Noun bertan jokatu zuten Kopako finala zela eta. Aurretik, 2014ko abenduaren 28an elkartu ziren, Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Bartzelona Eguneko albisteak Artur Mas bideoak