Politika -

Adierazpen instituzionala

BJKNk "errespetu osoa" eskatu du epaileentzat eta auzitegientzat

Hala erantzun die Garzonen kontrako auziari eta Venezuela ETArekin eta FARCekin lotzen duen auto bati buruz azkenaldian entzun dituzten "iritziei".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) adierazpen instituzionala argitaratu du gaur "Espainiako epaileen eta auzitegien independentziaren eta funtzioaren erabateko errespetua" aldarrikatzeko.

Epaileen gobernu erakundeak horrelaxe erantzun die Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra Auzitegi Gorenak ireki duen auziari eta Venezuela ETArekin eta FARCekin lotzen duen Eloy Velasco epailearen auto bati buruz azkenaldian entzun dituzten "informazioei, komentarioei eta iritziei".

Adierazpenean agertu dutenez, Espainiako epaileek eta auzitegiek "Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren babesa izan dute eta izango dute, eta hori agerian utzi du Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta BJKNko presidenteak".

Era berean, "epaitegietako lanak, egokia izan dadin, klima lasaia" behar duela azpimarratu du eta hori "zaila" dela "epaileen lanari zilegitasuna kentzen dieten adierazpenekin, eta Estatuan oinarrizkoa den botere batengan konfiantza galtzen da".

"Aipatu arrazoi horiengatik, BJKNrentzat ezinbestekoa da ekintza judizialen inguruko komentarioak, arduradun politikoek egiten dituztenean batez ere, errespetu osoz egitea, botere publikoen harremanak indartzeko eta prozesu judizialetan eraginik izateko asmorik izan gabe", gaineratu dute testuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea