Politika -

Hiru kereilen harira

BJKN gaur hasiko da aztertzen Garzonen eskaria

Gorenak Garzonen kontra onartutako hiru kereilak direla eta, Auzitegi Nazionaleko epaileak lanean jarraitzen uzteko eta hiru bokal errefusatzea eskatu zion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) Batzorde Iraunkorrak Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak iragan ostegunean helarazi zien idatzia aztertzen hasiko da gaur. Garzonek bere jarduerak ez etetea eskatu zion Kontseiluari, Auzitegi Gorenak haren kontra onartutako hiru kereilen harira.

Epaileen gobernu erakundeko iturriek jakitera eman dutenez, kontseiluak gaur ez du erabakirik hartuko, baina baliteke Garzonek Kontseiluko hiru kide errefusatzeko egin zuen eskakizuna aztertzen hastea. Garzonek dio Fernando de Rosa presidenteordeak eta Margarita Robles eta Gemma Gallego Kontseiluko kideak haren "arerio nabarmenak" direla.

BJKNren hurrengo bilkura martxoaren 24an izango da eta orduan erabaki lezake Kontseiluko kideak errefusatu ala ez eta orduan hasiko da aztertzen Garzonen jarduera behin behinean etengo ote duen.

BJKNk "errespetua" eskatu du

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) adierazpen instituzionala argitaratu zuen atzo "Espainiako epaileen eta auzitegien independentziaren eta funtzioaren erabateko errespetua" aldarrikatzeko.

Epaileen gobernu erakundeak horrelaxe erantzun zien Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra Auzitegi Gorenak ireki duen auziari eta Venezuela ETArekin eta FARCekin lotzen duen Eloy Velasco epailearen auto bati buruz azkenaldian entzun dituzten "informazioei, komentarioei eta iritziei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea