Politika -
Hutsik egon liteke
ETAren ezkutaleku bat aurkitu dute Paueko ipar-ekialdean, Frantzian
Frantziako Poliziak egindako lehen azterketaren arabera, badirudi ezkutalekua hutsik dagoela, terrorismoaren kontrako borrokaren iturriek azaldu dutenez.
Erredakzioa
Frantziako segurtasun indarretako agenteek ETAren ustezko ezkutaleku bat aurkitu dute gauean, Paueko ipar-ekialdean, Frantziako 32 departamentuan, hain zuzen ere, terrorismoaren kontrako borrokaren iturriek jakinarazi dutenez.
Iturrien esanetan, poliziek egindako lehen azterketa baten arabera, ezkutalekua hutsik dago.
Hala ere, Frantziako Poliziak bihar arte itxarongo du ikerketa lanekin jarraitzeko eta ETAren ezkutalekua arakatzeko.
Antza denez, ezkutalekua ehiztari batek aurkitu du ustekabean. Ehiztariak aspaldi aurkitu zuen olana baten azpian, baina ez dio Poliziari horren berri eman orain arte.
2009an zehar, Frantzian eta Espainian ETAren 22 ezkutaleku desegin dituzte. Abuztuko azken asteetan, Alberto Matxain, Andoni Sarasola eta Aitzol Etxaburu atxilotu ostean zulo gehien topatu zituzten, izan ere, atxilotuek ETAko horniketa taldea osatzen zuten.