Politika -

Biktimei omenaldia

Ares: "Atentatu bat izan aurretik eman behar du iritzia Batasunak"

Aresek uste du ezker abertzaleak erabakiak hartu behar dituela eta "mehatxupean dauden enpresariek" eta "bizkartzaina daramaten pertsonek" bizi duten egoeraren aurrean zerbait esan behar duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estortsioaren eta mehatxuen aurrean "argi eta garbi" hitz egiteko exijitu dio gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Adierazpen horiek Portugaleten indarkeriaren biktimen alde burutu duten ekitaldian egin ditu, izan ere, gaur Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna da.

"Azken urteotan askotan entzun diegu indarkeria justifikatu eta babestu egiten duten horiei politika egin nahi dutela esaten", adierazi du. "Politika egin nahi badute, eurak dira erabakiak hartu behar dituztenak, izan ere, hitzontzikeriekin jada ez dute inor konbentzitzen", nabarmendu du.

Aresek esan du ez dela nahikoa "asmoak" agertzearekin eta, beraz, ezker abertzaleak politika egin nahi badu "ekintzetara pasatu behar dira eta ETA konbentzitu behar dute jarduera terrista betirako uzteko edo ETArengandik banandu behar dira", azpimarratu du.

Atentatu bat izatekotan ezker abertzalearen erantzunaz hitz egitea "ezmorala" da Aresen esanetan: "Ez genuke hildako bat izan behar arte itxaron behar muturreko erradikalak ETA erakunde terroristarengandik banatzea exijitzeko", esan du.

Herrizaingo sailburuaren iritziz, indarkeria ekintzak egunero daude Euskadin eta, "eskolta behar duten lagunak edo goizero auto azpian begiratu behar duten pertsonak" izan ditu gogoan. "Politikaren aldeko apustua egiten dutela esaten duten ezker abertzaleko kideei" dei egin die Aresek, "argi hitz egiteko eta Euskadin bizi dugun mehatxu eta indarkeri egoera hau salatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea