Politika -

11 hilabete eta gero

Jon Anzaren hilotza topatu dute Frantziako gorputegi batean

Familia Tolosara (Frantzia) joan da gaur, hilotza Jon Anzarena den edo ez egiaztatzeko. Agintariek oraindik ez dute inolako adierazpen ofizialik egin. Berria zenbait komunikabidek zabaldu zuten atzo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009ko apirilaren 18tik desagertuta zegoen Jon Anza ETAko kiderena izan litekeen gorpu bat aurkitu dute Tolosako (Frantzia) gorputegian, 11 hilabetez desagertuta egon ostean. Familia Tolosara (Frantzia) joango da gaur, gorpua identifikatzeko.

Atzo arratsaldeko 17:30ean Frantziako Poliziaren deia jaso zuten, hilotz bat topatu zutela eta Jon Anzarena izan zitekeela jakinarazteko. Nolanahi ere, autopsia eta froga berriak egin arte gorpua ETAko preso ohiarena zela ezin zutela baieztatu nabarmendu zuten.&' || 'nbsp;

Apirilaren 18an Baionako tren-geltokitik Tolosarako bidea hartu zuen Jon Anzak. Atzo arratsaldeko azken orduan Frantziako eta Espainiako zenbait komunikabidek zabaldu zutenez, Tolosako kale batean aurkitu omen zuten, galduta eta bihotzekoak eman zionaren zantzuekin. Beraz, erietxe batera eraman zuten, eta astebetera hil omen zen. Ordutik, gorputegian egon dela eta gorpuak indarkeria zantzurik ez duela adierazi zuten aipatu hedabideek.

Ustez Anzarena den gorpuak ez zuen inolako nortasun agiririk. Tren txartel bi zituen; horietako bat apirilaren 18koa, hau da, Baiona eta Tolosa arteko bidaia egin zuela egiaztatzen duena.

20 urte kartzelan

Jon Anzak 47 urte zituen eta garuneko minbizia zuen. Ipar Euskal Herrian bizi zen eta 20 urteko kartzela-zigorra bete zuen, 1982tik 2002ra, ETAko Lau Haizeta taldeko kidea izateagatik. 2009ko apirilaren 18an ETAko kideekin hitzordua zuen, baina ez zen agertu, erakundeak berak agiri batean jakinarazi zuenez.

Iazko maiatzean desagerpenaren salaketa jarri zuen bere familiak Baionako Fiskaltzan; ikerketa bat jarri zuten abian eta Frantziako Polizia bere bila hasi zen.

ETAk (Gara egunkariari igorritako komunikatu batean) Anzaren desagerpena salatu zuen ere eta Frantziako eta Espainiako Gobernuari leporatu zien bere desagertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea