Politika -
Droga
Hiru kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko Aireportuan
Opari-kaxa banatan bilduta zeuden bi likore botilatan urtuta zegoen droga. Gizonezko brasildar bati atzeman zioten, eta espetxean dago jada.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru kilo kokaina atzeman ditu Guardia Zibilak Bilboko Aireportuan, Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez. Opari-kaxa banatan bilduta zeuden bi likore botilatan urtuta zegoen droga.
Abenduaren 28an atzeman zioten droga, Bilboko Aireportuan lur hartu zuen brasildar bati. X izpien aparatutik igaro ondoren, Guardia Zibilak eskuz miatu zuen gizonezkoaren maleta, eta orduan aurkitu zuten kokaina.
Horren aurrean, atxilotu egin zuten, eta epailearen aurrera eraman ondoren, espetxeratu egin zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea