Politika -

Iruzkina

Zigor botoa eskualde hauteskundeetan

Sarkozy presidentearen aurka ez ezik, Frantziako eskualde hauteskundeen emaitzak sitema politikoaren beraren aurkako kritika ere izan dira.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziarrek eskualde hauteskundeak baliatu dituzte zigor botoa emateko. Aurrez Chirac eta Miterrandekin egin zuten bezelaxe zigorra jaso du Sarcozyk.

Atzoko emaitzak ikusita, eta beti eta bigarren itzulian gauza arrarorik gertatzen ez bada, ezkerrak bere esku izango ditu eskualde guztiak. Parisko gobernua berriz eskuinaren esku izango da.

Baina sistema politikoari berari emandako zigorra ere izan da abstentzioa. Jarrera hori ez da ohikoa Frantzian, gai politikoak tarteko direnean eztabaidan eta hauteskundeetan parte hartzeko ohitura baitute herritarrek.

Zigorra bi alderdi nagusietan nabaritu da, UMPk eta alderdi sozialistak botoen %60 baino ez baitituzte eskuratu. Ekologistek eta ultraeskuinak %10-15 lortu dituzte.

Nicolas Sarcozy presidenteak logikoa den modura emaitzak ikusita hauek erregio hauteskundeak direla esango du eta bere alderdiaren porrotak ez duela ondoriorik izango Parisko gobernuan.

Okerrena, emaitzak ikusita, bi alderdi nagusiek ez dutela sakoneko azterketarik egingo. Herritarren haserreak, zigorrak zein arrazoi eta batez ere zein konponbide duen ezagutzeko azterketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea