Politika -
Bilera sorta
Espainiak Gobernua 'lehenbailehen' behar duela esan dio UPNk erregeari
Bestalde, Nafarroara joateko gonbidapena egin dio erregeari, Foru Gobernuak Viana Printzearen saria emateko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena kendu ostean.
agentziak | erredakzioa
Espainiak "lehenbailehen" Gobernua behar duela helarazi dio Javier Esparza UPNren buruak Felipe VI.ari, eta gobernu horrek "ahal den babes handiena" izan beharko lukeela Kongresuan, egonkortasuna sortzeko. Era berean, agintea Espainiaren batasunean, Konstituzioan eta Zuzenbide Estatuan oinarritzea eskatu du.
UPNk ez omen du nahi Espainian Nafarroan nahi ez duena, eta horregatik asaldatzen da independentisten babesarekin osatutako gobernu ezkertiarraren aukeraz pentsatzerakoan.
Esparza Felipe VI.arekin bildu da erregea Kongresuko indar politikoekin egiten ari den bilera-sortaren baitan. UPNk bi diputatu lortu ditu, Iñigo Alli eta Carlos Salvador, baina alderdiaren burua joan da gaurko bilerara.
Esparzak gogorarazi dio inbestiduran Rajoyri babesa emateko akordioa lotu zuela PPrekin, baina aitortu du inbestidura posible izan dadin gainerako alderdien "borondate politikoa" behar dela.
Esparzaren arabera, "espainiarren interesak lehenesteko" eta interes alderdikoiak "baztertzeko" garaia da.
Bestalde, Nafarroara joateko gonbidapena egin dio erregeari, Foru Gobernuak Viana Printzearen saria emateko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena kendu ostean.