Politika -

Jon Anzaren gorpua topatu dute

Poliziak Anza torturatu zuela diotenen kontra joko du Gobernuak

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak esan du salaketa jarriko diela ETAko kidea torturatu eta lurperatu" zutela bezalako "astakeriak" esaten dituztenei.

69

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak iragarri du salaketa jarriko diela Segurtasun Indarren kontra "frogarik gabe irainak eta kalumniak" egin dituztenenei. Izan ere, "ETAren gezurrak" jarraituz, Jon Anza ETAko kidea "torturatu eta lurperatu" zutela bezalako "astakeriak" esan dituztela salatu du Rubalcabak.

RNEri emandako elkarrizketa batean Rubalcabak aurreratu duenez, Barne Ministerioa Estatuko Abokatutzarekin ari da lanean zeren "onartezina" baita "salaketa larri horiei" eustea. Horren harira, azpimarratu du Estatuak Segurtasun Indarren "izen ona" babestu nahi duela.

Rubalcabari ez diote kezkarik eragin alderdi politiko "demokratikoek" auziaren inguruan dituzten zalantzek, baina bai "norbaitek mikrofono bat hartu eta Anza Poliziak edo Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta lurperatu duela esateak".

Anzaren ikerketan "akatsak izan daitezkeela" onartu duen arren, Fiskaltzak eta epaileak auzia argitzeko lanean ari direla esan du eta azpimarratu ETAren kontrako borroka Frantziako Poliziari esker dagoela "gure alde".

 

Kasu honetako "puntu ilunak" argitzeko eskatu du Urkulluk

Bestalde, Iñigo Urkullu EAJren presidenteak Jon Anzaren desagertzeari eta heriotzari lotuta dauden "akats" guztiak argitzeko exijitu dio Frantziari, Donibane-Lohizunen egindako agerraldi batean.

Auzi honetan "puntu ilun" asko daudela uste du eta Anne Kayankis Baionako fiskalak berak onartu duela hori nabarmendu du.

"Ikerketaren arduradunak bera, Baionako fiskalak, esan du publikoki eta modu argian, akatsak izan direla eta hori guztia argitzea nahi dugu", erantsi du Urkulluk.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika