Politika -
ETAren hilketa Frantzian
Ares: "Batasunaren apustua politika bada, gaitzetsi egin behar du"
Herrizaingo sailburuak esan duenez, "hilketa hau aukera bat izan daiteke ezker abertzaleak politikaren alde egin duen apustua benetakoa dela erakusteko".
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ETAren hilketa gaitzetsi du eta ezker abertzaleari gauza bera egiteko exijitu dio, "politikaren alde egin duen apustuak sinesgarritasuna izan dezan".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta "euskal gizartearen gehiengo zabal baten izenean" polizia baten hilketa gaitzetsi du eta babesa eskaini dio Frantziako Gobernuari eta Poliziari.
"Politika bakarrik egin nahi dutela esaten duten abertzale erradikalek argi eta garbi gaitzetsi behar dute hilketa hau, bestela ez dute sinesgarritasunik izango", azpimarratu du.
Aresek gainerako alderdi politikoei dei egin die ezker abertzaleari gaitzespena exijitzeko.