Politika -
Erreakzioak
Rubalcaba, ezker abertzaleari: "Hildakoak edo botoak"
Horrez gain, atzoko hilketak Espainia eta Frantziaren arteko elkarlana indartu egingo du.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren ustez, atzoko hilketak ETAk bereari eusten diola" erakusten du, eta "inork bere burua ez engainatzeko" eskatu du.
Toledon egin duen agerraldian, ezker abertzaleari mezua igorri dio: "hilketak gaitzesten ez dituenak, ezin ditu botoak eskatu". "Hildakoak edo botoak", gaineratu du. Bere esanetan, Frantziako polizia baten heriotza, Espainiako poliziaren hilketarekin parekatu daiteke.
Horrez gain, atzoko hilketak Espainia eta Frantziaren arteko elkarlana indartu egingo du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea