Politika -

Hilketa gaitzesteko

Elkarretaratzeak egin dituzte EAEko hiriburuetan, Gestok deituta

Patxi Lopez lehendakaria Gasteizko elkarretaratzean izan da. Bilbon, Ares, Idoia Mendia, Pastor (PSE), Basagoiti (PP) eta Ortuzar (EAJ) izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamarnaka lagun kalera atera dira gaur arratsaldean Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan, Gesto por la Paz-ek deitutako elkarretaratzeetan parte hartzeko.

Patxi Lopez lehendakariak Gasteizko protestan parte hartu du, ehun bat lagunekin batera. ''Bakerako eskubidea dugu'' izan da aukeratutako leloa.

Elkarretaratzea arratsaldeko 20:00etan hasi da, Gasteizko Posta Plazan. Patxi Lazcoz hiriburuko alkatea ere bertan izan da.

Bilbon, hainbat lagunek hartu dute parte protestan. Besteak beste, Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburua, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea, Jose Antonio Pastor eta Txema Oleaga (PSE), Antonio Basagoiti, Anton Damborenea eta Carlos Olazábal (PP) eta Andoni Ortúzar eta IbGEston Areso (EAJ) izan dira.

Donostian, 20 bat lagun izan dira Gesto por la Paz-ek deitutako elkarretaratzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea