Politika -
Gaitzespen irmoa eskatu du
Mendia, ezker abertzaleaz: "Horren erantzuna beste dezepzio bat da"
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, "ezin da gezur gehiago onartu", eta hauteskundeei begira "neurriak zorroztea" proposatu du.
Erredakzioa
Joan den asteartean Frantzian hildako poliziaren heriotzaren ostean ezker abertzalearen erantzuna beste dezepzio bat izan da Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearentzat. Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, ezker abertzalearen jokaera "ez da nahikoa", eta beraz, "ezin da esan aurrera pausoa eman dugunik".
Ildo horretan, "hilketaren eta terrorismoaren gaitzespen irmoa" eskatu dio Mendiak ezker abertzaleari.
"ETAri bere iritzia emateko eskatu dio; izan ere hilketa bat deitoratzea ez da inondik inora nahikoa", esan du Herri Irratia-Loyola Median egindako elkarrizketan
"Ezker abertzaletik gehiago espero dugu guztiok. Hilketen, eta orokorrean, terrorismoaren gaitzespen irmoa egin behar dute. Eta hori da espero dugun bakarra", eskatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
"Iragazkia"
"Ezin diete erakunde demokratikoei eta zuzenbidezko estatuari iruzur egin; ezin da gezur gehiago onartu", eta hauteskundeei begira "neurriak zorroztea" proposatu du.