Politika -

Intentsitate handikoa da

Atentatua egoteko alerta egoera igotzea erabaki du Espainiak

Joan den astean Frantzian gertatutakoaren ondoren (ETAk polizia bat hil zuen, eta sei ibilgailu lapurtu zituen), Gobernuak alerta egoera igotzea erabaki du Estatu osorako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak alerta antiterroristaren instentsitatea igotzea erabaki du gaur. Izan ere, bigarren mailako alerta egoeraren barruan "intentsitate handiko" alarma egoera ezarri du. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak alerta egoeraren berri jaso dute dagoeneko.

Iazko abenduan, Gobernuak bigarren mailako alerta egoera ezarri zuen, batez ere, Espainiak Europar Batasuneko presidentziari aurre egin behar ziolako.

Hala ere, Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko zuzendariak "intentsitate baxuko" alerta egoera ezarri zuen. Joan den astean Frantzian gertatutakoaren ondoren (ETAk polizia bat hil zuen, eta sei ibilgailu lapurtu zituen), Gobernuak alerta egoera igotzea erabaki du Estatu osorako.

Francisco Javier Velásquez Guardia Zibilaren eta Poliziaren buruak eman du agindua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea