Politika -

legez besteko proposamena

Legebiltzarrak 'zorroztasuna' eskatu du torturaren aurka

Adierazpena EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk onartu dute. PP eta UPyD abstenitu egin dira.

Iñigo Iturrate (EAJ) eta Julen Arzuaga (EH Bildu), Eusko Legebiltzarrean. EFE
Iñigo Iturrate (EAJ) eta Julen Arzuaga (EH Bildu), Eusko Legebiltzarrean. EFE
Iñigo Iturrate (EAJ) eta Julen Arzuaga (EH Bildu), Eusko Legebiltzarrean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak "zorroztasuna" eskatu die aginte publikoei torturaren aurkako borrokan. Gainera, NBEren gomendioak betetzeko deia egin die.

Eztabaida EH Bilduk eraman du Gasteizko Ganberara, baina EAJk eta PSE-EEk zuzenketa bat aurkeztu dute. Azkenean, koalizio abertzaleak babestu egin du, hori jatorrizko testua baino "epelagoa" dela iritzi badu ere. PP eta UPyD abstenitu egin dira.

Nerea Llanos PPko bozeramaileak azaldu duenez, popularrek gaitzetsi egiten dute tortura, baina gaineratu du ez diotela "jokoa egin" nahi EH Bilduri, eta ez dutela babestu nahi aginte publikoen konpromisoa "kolokan" jartzen duen testu bat.

Legez besteko proposamenean, Legebiltzarrak atxilotutakoen eskubideak bermatzea eta horiei giza eskubideen araberako tratua ematea eskatu die aginte publikoei.

Halaber, Torturaren aurkako NBEren Batzordeko aholkuak betetzeko deia egin du.

Azkenik, Gasteizko Ganberak elkartasuna adierazi die torturen eta tratu txarren biktimei, eta ikerketetan "aktibo" izatea eskatu die epaileei eta fiskalei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra albisteak Presoak ETA albisteak Eguneko albisteak