Politika -
Bisita ofiziala Brasilera
Lehendakaria:"Lehen indarkeria eta orain ekonomia esportatzen dugu"
Patxi Lopez Lula da Silva presidente brasildarrarekin bilduko da gaur arratsaldean.
Erredakzioa
Brasilen bisita ofiziala egiten ari den Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, "Euskadi indarkeria esportatzen zuen gizarte bat izatetik aberastasuna eta ekonomia esportatzen duen gizarte bat izatera" aldatu da.
Lehendakariaren esanetan, "ETA azkenean den arazo bat dela sinistuta gaude. Inoizko unerik ahulenean da eta berandu baino lehen azkena iritsiko zaiola ikusiko dugu".
Lula da Silva presidentearekin bildu baino ordu batzuk lehenago egindako adierazpenetan agertu duenez, "euskal gizartea aspalditik dago batuta terrorismoari aurre egiteko eta etorkizuna erakunde terrorista baten esku gera ez dadin".
"Indarkeria mota hori esportatzen zuen lurralde bat izateari utzi diogu eta orain indarkeria eta aberastasuna esportatzen ditugu", gaineratu du.