Politika -

Mikrofono irekia

Rajoy: 'Segur aski hauteskundeak izango dira ekainaren 26an'

Kamerek grabatu egin dute Rajoyk David Cameronekin izandako solasaldi bat.

Rajoyk Cameroni: 'Hauteskundeak errepikatuko dira ekainaren 26an'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak uste du hauteskundeak errepikatu egin beharko direla Espainian. Hori esan die, behintzat, David Cameron Erresuma Batuko gobernuburuari eta Europar Batasuneko beste hainbat buruzagiri.

Rajoyk EBren goi-bilera hasi baino lehen egin die iragarpen hori, solasaldi pertsonalak egiten ari zirela. Une batean, kamerak hurbildu dira, eta hizketa grabatu dute.

Irudietan ikus daitekeenez, Espainiako jarduneko presidenteak esan die Pedro Sanchezek ez duela lortuko inbestidura lehen bozketan, martxoaren 5ean. "Nik uste dut ez duela lortuko; segur aski, hauteskundeak izango dira ekainaren 26an", adierazi du.

Data entzunda, Cameronek erantzun dio balitekeela berak ere egun horretarako deitzea Erresuma Batuan Europar Batasunari buruzko erreferenduma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak David Cameron albisteak Gaurko azken ordukoa