Politika -
Asteazkenean
Adingabeen zentroetaz hitz egiteko batzartuko dira Mendia eta Olano
Adingabeen eta foru aldundiek zuzendutako zentruen inguruan sortutako polemikares ostean egingo dute bilera.
Erredakzioa
Datorren asteazkenean Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburua Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuarekin batzartuko da Diputazioen menpeko adingabeen zentroei buruz hitz egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Atzo Mendiak esan zuen gazteek nahiago dutela delituak egitea eta Ibaiondoko (Zumarraga) internamendu-zentrora joatea foru aldundietako zentroetan gelditu baino. Hitz horiek polemika piztu dute eta horri erantzuteko bilera egitea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.
Datorren asteazkenean, goizeko 09:30etan egingo dute batzarra Olanok Donostiako jauregian duen bulegoan.
Arabako eta Bizkaiko foru aldundien arabera, "onartezinak" dira Mendiaren adierazpenak; eta ildo horretan, zentro horien funtzionamenduaz Mendiak "ideiarik ere ez daukala" esan dute.